jueves, 15 de noviembre de 2012

Aldaketak noizko?

Finlandiako irakaskuntza munduko hoberena dela hainbat ikerketa azpimarratu dute.
Haien filosofia: "Ikasle bakoitza garrantzitsua da".


Baina zeintzuk dira hezkuntza mota honen ezaugarririk garrantzitsuenak?

* Hezkuntza honen helburua, ikasleak zoriontsu izatea da.

* Bakoitzak, bere erritmoan garatzen da eta horrela, errazago barneratuko ditu beharrezkoak dituen ezagutzak.

*  Ikaslea, etxean egongo balitz bezala sentitu behar da.

* Ikasle kantitatea txikia denez, (300-400 ikasle eskolan eta 400-500 lizeoan) irakasle-ikasleen arteko harremana garatzeko aukera eskaintzen du.

* Ikasleak klasean askatasunez egoteko aukera ematen da. Hau da, ikasle batek marrazki bat egiten harrapatzen bada ez zaio bronka botako; baliteke marrazkiak egiten azalpenak entzuteko erraztasun gehiago izatea eta edukiak hobeto barneratzea.

* Haur hezkuntza 1-6 urteren artean gauzatzen da. Garai honetan, umeen gaitasunak aktibatzen saiatzen dira eta horregatik, egun bakoitza arlo batera dedikatzen dute.

*Goizean bakarrik ikasten dute; arratsaldea jokuak egiteko erreserbatzen dute.

* 16 urte izaten dituzten arte ( eskolan derrigorrez egoteko epea amaitzen den arte),  klaseak 45 minutukoak dira eta atsedena 15 minutukoa.

* Klase bakoitzaren ikasle kopuru egokiena 20 da; hala ere, 25 ikasle arte luzatu daiteke.

* 9 urte izan arte ikasleak ez dira azterketa edo nota batekin ebaluatuak izaten. Bakoitzak, bere nahien arabera aurrera egin dezake.

*Hortik aurrera, ikasleak ebaluatzeko notak  4 - 10 bitartean doaz, nota baxuak ekidituz.

* Irakasleak oso ondo aukeratzen dira. 1200 hautagaietatik 300 aukeratzen dira eta egun batzuk proba ezberdinak egiten pasatzen dituzte. Adibidez, taldean nola aritzen diren ikusteko 6ko taldeetan banatzen dituzte eta proposatzen zaien gai bati buruz hitz egin beharko dute.

* ...


Horrelako gauzak ikusita eta horrelako irakaskuntzaren ondoren agertzen diren emaitza onak ikusita, zer egin genezakeen gure eskola hobetzeko pentsatu beharko genukeela uste dut.

Suposatzen da, igarotzen ari garen krisi sakon honetan, hezkuntza babestu beharko genukeela, pertsonak motibatzeko eta estatu eta pertsona bezala hazteko baina hori egin ordez, biluzik eta babestu gabe uzten ari gara.  Hezkuntzan sinistu behar dugu baina interesarekin.

Taula honen bidez, 20-24 urte bitarteko gazteen hezkuntza mailaren aldaketa 11 urteetan ikusi daiteke:
































lunes, 12 de noviembre de 2012

Esnatu! Klase metodologia aldaketa!




 

Urte honetako arlo batzuetan lantzen ari garen moduan, irakasle batzuk ez dakite haien ikasleen arreta nola bereganatu. Tradizionalki, edukiak emateko azalpen amaigabeak erabili dira baina gaur egun, badakigu hainbat modu eta baliabide ezberdin daudela klaseak dinamikoagoak izateko.

Gure lehenengo eginkizuna, ikaslea motibatu eta aktibatzea izango da. Horretarako egiten ari garen lanean sinistu behar dugu, positibitasuna transmititu ahal izateko. Ikasleen arreta bereganatu ahal izateko, ikasle-irakasleen harteko harreman zuzena sustatu behar dugu.

Edukien azalpena murriztu beharko litzateke eta ikasleen parte hartzea gehiago sustatu. Horrela klasean dinamika sortzen da, elkarrekintza. Aurrean ditugun ikasleei gogoratu behar zaie  garai teknologikoa batetan jaio eta hazi direla eta hori aprobetxatu behar dutela. Ahoz egiten diren aurkezpenak gero eta erakargarritasun gutxiago dute eta klasean egiten diren ahozkoak, jarraitzeko zailak izaten dira.

Teknologia egunero garatzen doan einean, guk bere alboan jarraitu behar dugu eta dagokigun garaiari egokitu. Horregatik, gero eta irakasle gehiago, haien azalpenak egiteko baliabide teknologikoak erabiltzen dituzte: power point, bideoak, prezi, blogak...esate baterako. Aurkezpen mota hauek erakargarriakgoak dira umeen begientzako eta mugimendua eta kolore biziak gehitu ahal ditugunez haien arreta bereganatu dezakegu  erraztasun gehiagorekin. Talde honetan ere, klasean lantzen den gaia sartzen da; gaitasun digitala konkretuki. Tresna mota berri honek, lan ildoak eguneratze, ezagutza eta hausnarketaren beharrei erantzuna ematea dauka helburu, gizarte eraldaketa eta hezkuntzaren hobetzea kontuan hartuz.

Baina ikasleen arreta izateko eta baliabide teknologikoak alde batera utzita, beste baliabide batzuk daude ere. Adibidez, emandako edukia ariketen bidez taldeetan lantzea edo jokuen bidez konpetentzia positiboa lantzea; ikasleak aktibatzeko eta guztion artean klase dinamikoagoak sortzeko. Azken finean, teoria gutxiago eta praktika gehiagoren bila goaz; horrela, ikasleak lozorrotik esnatuko dira eta klaseak beste ikuspuntu batetatik begiratuko dituzte.






martes, 16 de octubre de 2012

Robot bat klasean?

Berri batzuk irakurtzen, oso interesgarria iruditu zaidan bat aurkitu dut "El mundo" egunkariaren web orrialdean. Klase ematen laguntzen duten robotak asmatu dira "Minirobots" izeneko enpresa baten eskutik; Robotaren izena Moway da.

Aurkikuntza honen funtsa teknologiaren ulermen errazago bat da. Helburu honen azpian, Minirobots enpresa tresna berritzaile bat garatu du, dimentsio gutxitako robot baten bitartez. Robot honek, maila ezberdinetako ikasleei laguntzeko prestatu da, bigarren mailako hezkuntza, unibertsitatea eta heziketa profesionalerako.

Ikerketa lan neketsu baten ondoren, 2008. urtean, robot berritzaile honen lehenengo eredua egin zen eta irakaskuntzaren nazional eta internazionalaren barruan sentsazioa gauzatu zuen.

Uno de los técnicos de la empresa Minirobots supervisa un ejemplar. | P. Corral


Ikasleen erabilera errazten duten era ezberdinetako prestazioekin hornituta dago eta modu erraz eta grafiko batez programazio informatikoaren hizkuntza ulertzen laguntzen du. Fluxu diagramak egiteko aplikazio bat gaineratzen du eta horrela, programa informatiko bat nola egiten den irakatsi nahi da. Hori egin ahal izateko, softwarea, USB batetan grabatzen dugu eta gero robotarekin konektatzen dugu.

Robot hauen merkaturatzetik, euskal enpresa honek urtero 2.000 unitate saltzea lortu du eta honen ostean, bere merkatua Asia eta Latinoamerikara zabaldu dute.

Mowayren bitartez, ikasleak, gauzak buruan hobeto gorde ahal izango dituzte eta klaseko edukiak hobeto barneratu tresna praktikoago baten bidez. Autonomia pertsonala eta motibazioa bultzatzen du teknologia eta ordenagailuen munduari begira eta taldean lan egiteko erraztasunak eskaintzen ditu.






sábado, 6 de octubre de 2012

Euskal jaia!




Moduluan landu behar dugun gaiarekin lotuta, Sestaon, Euskal Jaia ospatzen ari da. Euskararen erabilera eta antzinako tradizioekin aurrera jarraitzeko xedearekin egiten denez, ondo iruditu zait blog honetan horri buruz komentario bat idaztea.


Urte honetan, Euskal Jaia, bere XIV edizioa ospatzen du eta Sestaoko dantza taldeak eta hainbat koadrila osotuko dute ekitaldia. Gainera, Salleko dantza taldea 50 urte egiten ditu eta oso berri pozgarria da niretzat, hainbat urtetan zehar talde honen parte hartzailea izan naizelako.


Jarduera ezberdinak egin dira; koadrilen arteko txapelketak, herri kirolak, dantzak, produktu ezberdinak saltzeko azoka, herri bazkaria, etab.


Pasadan asteburuan hasi zen jaia baina gaur, urriak 6, egunik garrantzitsuena da Euskal Ezkontza ospatzen delako eta 300 pertsona baino gehiago parte hartuko dutelako. Udalera heltzen direnean ezkontza ospatzen da; ondoren, herri bazkaria prestatzen dute eta arratsaldean erromeria dago.


Oso festa garrantzitsua da, etorkizuneko belaunaldiei herriko kultura eta festak erakusteko baliagarria delako, proposatzen diren ekintzekin momentu onak pasatzeko posibilitatea daukatelako eta aldi berean, euskera eta tradizioak babesten ditugulako.


martes, 2 de octubre de 2012

Jakin behar da!

"Klase bakoitzean, arreta defizita duen ume bat dago"




Espainiako haur eta nerabeen %5a, arreta defizita hiperaktibitatearekin sortzen den desoreka pairatzen du; horrek esan nahi du, klase bakoitzean, desoreka hau jasaten duen ikasle bat dagoela. Gaixotasun honen ezaugarriak, arreta falta, oldarkortasuna eta errendimentu akademikoa baxuak dira, besteak beste.


Horrela aseguratu du Espainiako (TDAH) elkarteen laguntzaren presidentea, Fulgencio Madrid, Europako sei herrialde ezberdinetan (Espainia barne) eta Canadan, egindako ikerkuntza bat erakusten duen moduan.

Konlusio nagusietako bat, eskola garaia bueltatzen denean, TDAH duen ume baten familiak sufritzen duen estres maila handia izan da.

Lehen esan dugun %5 horretatik, %3a oraindik ez da diagnostikatu. Oso berri garrantzitsu eta kezkagarria da; garaian tratazen ez bada, "oso larri" bilakatu daitekeelako.

Horrelako arazoen aurrean, familia eta hezitzaileak, funtsezko elementuak dira horrelako kasuen aurrean alarma pizteko. TDAH genetikoa da eta bere diagnostikoa egiteko eta tratamenduarekin hasteko adin minimoa 6 urtekoa da.

Gaixotasun honen sintomak, jaiotzen garenetik antzeman daitezke; Suminkorrak diren umetxoak, txarto lo egiten dutenak eta umore txarra dutenak, etab.

Fungenciorentzat, TDAH  "Desoreka kroniko bat da, konplexua eta gauza asko ez dakiguna". Beste desoreka batzuen kontra, gaixotasun honek tratamendua dauka; baina arazoa da, duen ezjakintasuna eta horrek sorrarazten dituen arazoak.

Horregatik, oso adi egon behar gara klasean eta susmagarriak diren mugimenduak lehenbailehen antzeman, arazoa ahalik eta azkarren konpondu ahal izateko.