"Klase bakoitzean, arreta defizita duen ume bat dago"
Espainiako haur eta nerabeen %5a, arreta defizita hiperaktibitatearekin sortzen den desoreka pairatzen du; horrek esan nahi du, klase bakoitzean, desoreka hau jasaten duen ikasle bat dagoela. Gaixotasun honen ezaugarriak, arreta falta, oldarkortasuna eta errendimentu akademikoa baxuak dira, besteak beste.
Horrela aseguratu du Espainiako (TDAH) elkarteen laguntzaren presidentea, Fulgencio Madrid, Europako sei herrialde ezberdinetan (Espainia barne) eta Canadan, egindako ikerkuntza bat erakusten duen moduan.
Konlusio nagusietako bat, eskola garaia bueltatzen denean, TDAH duen ume baten familiak sufritzen duen estres maila handia izan da.
Lehen esan dugun %5 horretatik, %3a oraindik ez da diagnostikatu. Oso berri garrantzitsu eta kezkagarria da; garaian tratazen ez bada, "oso larri" bilakatu daitekeelako.
Horrelako arazoen aurrean, familia eta hezitzaileak, funtsezko elementuak dira horrelako kasuen aurrean alarma pizteko. TDAH genetikoa da eta bere diagnostikoa egiteko eta tratamenduarekin hasteko adin minimoa 6 urtekoa da.
Gaixotasun honen sintomak, jaiotzen garenetik antzeman daitezke; Suminkorrak diren umetxoak, txarto lo egiten dutenak eta umore txarra dutenak, etab.
Fungenciorentzat, TDAH "Desoreka kroniko bat da, konplexua eta gauza asko ez dakiguna". Beste desoreka batzuen kontra, gaixotasun honek tratamendua dauka; baina arazoa da, duen ezjakintasuna eta horrek sorrarazten dituen arazoak.
Horregatik, oso adi egon behar gara klasean eta susmagarriak diren mugimenduak lehenbailehen antzeman, arazoa ahalik eta azkarren konpondu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario