Finlandiako irakaskuntza munduko hoberena dela hainbat ikerketa azpimarratu dute.
Haien filosofia: "Ikasle bakoitza garrantzitsua da".
Baina zeintzuk dira hezkuntza mota honen ezaugarririk garrantzitsuenak?
* Hezkuntza honen helburua, ikasleak zoriontsu izatea da.
* Bakoitzak, bere erritmoan garatzen da eta horrela, errazago barneratuko ditu beharrezkoak dituen ezagutzak.
* Ikaslea, etxean egongo balitz bezala sentitu behar da.
* Ikasle kantitatea txikia denez, (300-400 ikasle eskolan eta 400-500 lizeoan) irakasle-ikasleen arteko harremana garatzeko aukera eskaintzen du.
* Ikasleak klasean askatasunez egoteko aukera ematen da. Hau da, ikasle batek marrazki bat egiten harrapatzen bada ez zaio bronka botako; baliteke marrazkiak egiten azalpenak entzuteko erraztasun gehiago izatea eta edukiak hobeto barneratzea.
* Haur hezkuntza 1-6 urteren artean gauzatzen da. Garai honetan, umeen gaitasunak aktibatzen saiatzen dira eta horregatik, egun bakoitza arlo batera dedikatzen dute.
*Goizean bakarrik ikasten dute; arratsaldea jokuak egiteko erreserbatzen dute.
* 16 urte izaten dituzten arte ( eskolan derrigorrez egoteko epea amaitzen den arte), klaseak 45 minutukoak dira eta atsedena 15 minutukoa.
* Klase bakoitzaren ikasle kopuru egokiena 20 da; hala ere, 25 ikasle arte luzatu daiteke.
* 9 urte izan arte ikasleak ez dira azterketa edo nota batekin
ebaluatuak izaten. Bakoitzak, bere nahien arabera aurrera egin dezake.
*Hortik aurrera, ikasleak ebaluatzeko notak 4 - 10 bitartean doaz, nota baxuak ekidituz.
* Irakasleak oso ondo aukeratzen dira. 1200 hautagaietatik 300 aukeratzen dira eta egun batzuk proba ezberdinak egiten pasatzen dituzte. Adibidez, taldean nola aritzen diren ikusteko 6ko taldeetan banatzen dituzte eta proposatzen zaien gai bati buruz hitz egin beharko dute.
* ...
Horrelako gauzak ikusita eta horrelako irakaskuntzaren ondoren agertzen diren emaitza onak ikusita, zer egin genezakeen gure eskola hobetzeko pentsatu beharko genukeela uste dut.
Suposatzen da, igarotzen ari garen krisi sakon honetan, hezkuntza
babestu beharko genukeela, pertsonak motibatzeko eta estatu eta pertsona
bezala hazteko baina hori egin ordez, biluzik eta babestu gabe uzten ari gara. Hezkuntzan sinistu behar dugu baina interesarekin.
Taula honen bidez, 20-24 urte bitarteko gazteen hezkuntza mailaren aldaketa 11 urteetan ikusi daiteke:
No hay comentarios:
Publicar un comentario