Mostrando entradas con la etiqueta Eskola arazoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eskola arazoak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 28 de noviembre de 2012

Klasean diziplina, baina zein?




Irakasleak klasean aurkitzen duen arazoetako bat ikasleen jarrerak dira. Kasu batzuetan jarrera arazoak dituzte eta beste batzuetan, jarrera izugarria ona izateak ere bizikidetza arazoak ekar ditzake.

Klasean dauden ikasle mota bakoitzaren arabera diziplina estilo bat erabili beharko dugu; bakoitzaren beharretara egokitzen dena. Hiru diziplina ezberdintzen dira: Autoritarioa, permisiboa eta demokratikoa.

Diziplina autoritarioan: Irakaslea da protagonista eta irakasleak ezagutza jasotzen dituzten pertsona pasiboak dira; ez dute ikaskuntzan parte hartzen. Diziplina mota hau ez da inoiz eraginkorra izango, ezaugarri hauek bakarrik aipatuta ikasle-irakasleen arteko harremanik ez dagoela ikusten delako eta ikaskuntza on bat garatu ahal izateko bien parte hartze aktiboa   beharrezkoa delako.


Diziplina permisiboa: Irakasle eta gurasoek oinarrizko arau batzuk finkatzen ez dituztenean eta umea ondo deritzona egiten duenean gertatzen da. Zigorrak aplikatzen direnean arraro sentitzen da haurra, araurik finkatuta ez daudenez ez dakielako zer egin duen txarto. Jarrera on bat izateagatik ez da umea saritzen, gizartearen onarpenarekin balio delako pentsatzen dutelako.


Diziplina demokratikoa: Bere ezaugarririk garrantzitsuena ikasleen parte hartzea da. Ikaskuntza metodo bezala, motibazioa erabiltzen du eta irakasle hauek egiten dituzten gauzak, behaketaz, kritikaz, bateraketa eta errespetuaz gauzatzen dituzte. Haien helburua, guztiok batera ikaskuntza osotu bat garatzea da.

Hiru diziplina motetaik, hirugarrena hoberena da; Diziplina demokratikoaren bidez ikasleak ospetsuagoak izango dira, seguruagoak eta gizartearekiko trebeagoak. Ikaslearen jarrera, jasotako baloreen araberakoa izango da, beraz, guztien ongizaterako beharrezkoak diren baloreak irakasten badiegu, egunerokoan horiek aplikatuko dituzte.

Diziplina metodo hau hoberena izanda,  diziplina arazoak saihestu daitezke baina nola? Ikasle bakoitzari dagokion diziplina aplikatuz, diziplina hori balio ez badu beste batzuk aplikatuz.... beharrezkoak diren gauzak eta irakaslearen eskuetan dauden gauzak eginez, ikaslearen erosotasuna eta garapena helburu bezala izanda.

miércoles, 21 de noviembre de 2012

Bizikidetza arazoak

Eskolan egon ditezkeen bizikidetza arazoak lau multzotan banatu ditzakegu:


Gertatu daitezkeen arazo hauei irtenbideren bat bilatzeko hezkuntza komunitate osoaren laguntza beharrezkoa dela uste dut. Hau da, ez da ikasle eta gurasoen gauza bat; irakaslea, gainerako ikasleak, ikastolaren zuzendaria...guztiak inplikatu behar dira eta beharrezkoak diren aldaketak egin umea gelan eroso egoteko eta guztiok lasai aurrera jarraitu ahal izateko.


1.  Ikasketei gaitzespena:  Gainerako klasekideei ikasteko aukera kendu jarrera konkretu batzuekin. Baliteke jarrera hauek klaseko erritmoa ez moztea baina irakaslearen azalpenetan eragina izaten dute. 

Klasera ez joatea, berandu iristea, materiala ez eramatea, bidalitako lanak ez egitea, erdi lo egotea... eta horrelako jarrerak erakusten digute ikasleak ikasketei dituzten gaitzespenak.

2. Jokaera desegokiak: Gizabide edo gainerako ikaskideekiko errespetu faltak. Ikaslea ez du irakaslea edo ikaskideak molestatu nahi; ikasi duena egiten du. 
Lehen hezkuntzan eta DBH-n dauden balore eta arauen arteko ezberdintasunak islatu nahi ditu.  

3. Jarrera disruptiboak: Objektiboki oldarkorrak ez diren jarrerak baina ikaskuntza-irakaskuntza prozesua geldiarazten dutenak. Ikasleak inguruarekin erlazionatzeko zailtasunak dituenean gertatzen da. Jarrera hauekin irakaslearen atentzioa deitu nahi da eta gela barruan botere estatus bat lortu.

4. Jarrera oldarkorrak: Beste pertsona bati asmo txarrez egindako kaltea. Bi jarrera oldarkor ezberdindu daitezke: Emozionala eta harrapakaria.



Horrelako arazoren bat gertatzeko arrazoiak: Umeen ingurua, hezkuntza, garapen bide bezala ez ikustea; irakasle irakasten dituen eta ikasleak ulertzen ez dituen ezagutzen artean dagoen distantzia; interes falta eskola eskaintzen duenagatik; inguruko pertsonekin harremanetan egoteko zailtasunak....etab.

Arazo mota hauen aurrean hainbat gauza egin ditzakegu eta ahalik eta lasterren ikusten baditugu hobeto. Horrela, dagoen arazoa erraztasun gehiagorekin konpontzeko aukera izango dugu eta ez dira handiagotuko.


Irakaslearen oinarrizko funtzioa irakastea dela badakigu baina hortik aparte, gela barruan hainbat zeregin ezberdin dituzte, eta ikasleen artean harreman positiboak bideratzea eta klasea emateko giro ona sortzea zeregin horietako batzuk dira. Hori aurrera eraman ahal izateko egin behar den lehenengo gauza arauak finkatzea izango da; ikasleen artekoak, ikasle eta irakasleen artekoak eta irakasle eta ikasleen artekoak. Hauek izan daitezke ezarri daitezkeen arau batzuk:

Ikasleen artekoak: 

- Haien artean errespetua edukitzea.
- Borrokak, zigorrak ekarriko dituzte.
- Txandak errespetatu.
-Gauzak guztien artean partekatu behar dira.
-...

Ikaste eta irakasleen artekoak:

- Irakasleak esaten duena bete behar dute.
- Irakaslea hitz egiten duenean, haiek isilik egongo dira.
- Egunero materiala eta etxerako lanak eginda eraman behar dituzte.
- Gela txukun eduki behar dute.
-...

Irakasle eta ikasleen artekoak:

- Negatiboak eta positiboak jartzeko eskubidea daukate.
- Ikasleak dituzten galderak erantzun behar dituzte.
-Ikasleren bat txarto portatzen bada, gurasoei deitzeko beharra daukate.
- ...