jueves, 29 de noviembre de 2012

Motibatuta hobeto

Arretarekin jarraituz, guztiok dakigu klasea emateko elementu garrantzitsu bat dela baina beste faktore batzuk daude gelan giro ona eragiten dutenak; adibidez, motibazioa.

Motibazioa, norberaren portaera zuzentzen duten faktore-multzoari esaten zaio eta bi motibazio mota ezberdindu daitezke: barnekoa eta kanpokoa. Irakasleei dagokien motibazioa, kanpokoa da. Zerbait ondo egin ostean sari bat ematea, klasean egindako ariketen inguruan lehiaketak prestatzea... besteak beste.

Ikasleak motibatzeko hainbat estrategia ezberdin erabili ditzakegu: ariketak planteatzerakoan era logiko batean egin eta ordena jarraituz; taldeko lana bultzatu; positibitatea erakutsi; norberaren autonomiarako aukerak eman ariketa ezberdinak proposatuz; komunikazioa bultzatu, landutako gaiak egunerokotasunera hurbildu...besteak beste.

Umeen adinari begira, batzuetan, ez dituzte erabili beharreko jarrera egokiak azaltzen beraz, irakasleak, ume bakoitzaren jarrerari egokitu beharko da eta beharrezkoak diren motibazio estrategiak erabili klasean giro ona sortu ahal izateko. Motibazio on bat jarraituz, jarrera arazo asko saihestu daitezke baina horretarako, irakaslearen papera ezinbestekoa izango dela jakin behar dugu, bere klasea bide onetik eramateko.







No hay comentarios:

Publicar un comentario