miércoles, 28 de noviembre de 2012
Arreta nola hobetu?
Gela barruan arrunta den beste arazo bat arreta falta da. Horrelako arazoak gertatzen direnean, garrantzitsua da inguru egoki bat sortzea eta ikaslearen partetik, joera egokia erakustea. Horretarako komenigarria da: egingo den ariketarentzat espazio egokia hautatzea. Adibidez, ikasteko bada, isiltasuna eta argitasuna dagoen leku batetan egon behar da. Beti leku berdinean egitea komeni da. Horrela, umeak leku hori ikastearekin erlazionatuko du.
Beharrezkoa izango dena aurretik prestatu behar da. Zerbait hartzera behin eta berriro altxatzen badira egiten ari direnaren inguruan arreta galduko dute.
Egiten ari garen ariketarako beharrezkoa ez bada, ordenagailua, irratia edo telebista bezalako distrazioak saihestu behar dira. Musika lasaia pertsona batzuentzat lagungarria izan daiteke kontzentratzeko, baina ezin daiteke letrak dituzten abestiak jarri, egiten ari garena ostopatzen dutelako.
Epe laburreko helburuak ezarri behar dira. Adibidez, kurtsoa gainditu behar dugula pentsatzen egon beharrean, aurrean dauzkagun azterketetan pentsatu behar dugu. Horiek gainditu ostean, beste helburu batzuk ezarriko ditugu. Horrela, gutxinaka gauzak gainditzen ditugula ikusita, ikasleak motibatzen dira eta horrek aurrera jarraitzeko gogoak sortzen ditu.
Ez da komenigarria denbora luzean ariketa bat egiten egotea, eta ikasketa orduak bi ordu baino gehiago direnean komenigarria da erdian atsedenaldi bat egitea eta kontzentrazioa errazten duten joku batzuk planteatzea. Adibidiez, paper batetan irudi ezberdinak aurkitzea, irudien barruan ezkutatuta dauden marrazki batzuk aurkitzea...eta horrelako ariketa dinamikoak.
Laburbilduz, umeek egiten ari diren ariketetan arreta jartzeko, aproposa den testuinguru bat lortu behar dugu, beharrezkoak ez diren baliabideak alde batera utzi eta epe laburreko helburuak ezarri.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario